XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
GIZARTEA Kalean da Bostak Bat taldearenBatez ere hizkuntza sakondu nahi dutenei zuzendua dago
VASCO PRESS. BILBO
Bereziki euskara sakontzen ari direnei omen dago zuzendua.
Duela hamahiru urte euskara soileko hiztegiak beharrezkoak ziren moduan, egun hizkuntzaren bilakaerak hiztegi elebidunaren premia ekarri du, Bostak Bat taldeko kide den Luis Baraiazarrak atzoko aurkezpenean azaldu zuenez.
Era honetan, egileek bilduma
Lan eskerga hau burutzeko gizon emakume talde zabala aritu da lanean azken urteetan.
Guztira 1.514 orrialde dituen liburu potoloa osatu dute, 45.000 sarreratik gora eta 60.000 adiera inguru dituena.
Gainera, administrazio arloko hainbat ekarpen jasotzen dira, trafiko, ogasun edota nekazarien munduan egindako zerrenda bateratuak azaltzen baitira bertan.
Zati bitan banatua da hiztegi berri hau.
Euskararen atalak, mendez mendeko hitzen bilakaera biltzen du, gaztelaniazko esapideei baliokide egokiak eskainiz eta erdal kalkoak baztertuz.
Bi atalen arteko banaketa egiteko, gramatikazko ezaugarri beharrezkoak biltzen dituen 72 orrialdeko gehigarria tartekatu dute.
Gaztelania-euskara zatia osatzeko, berriz,
Aldi berean, Bostak Bat eta Aurten Bai elkarteen arteko elkarlanari esker,
Idatzizko bertsioa orain dela hiru urte plazaratu zen.
Bostak Bat euskal lexikologiaren azterketak burutu eta euskararako hiztegi modernoak egiten diharduen taldea da.
Taldekideak, berriz, Luis Baraiazarra, Txomin Solabarrieta, Patxi Uribarren, Ricardo Badiola, Juan Luis Goikoetxea eta Gotzon Aurrekoetxea dira.
Hamahiru urteko ibilbidean,